Gizartea -

Gertakaria

Sute batek hiru auto eta supermerkatu bati egin die kalte Pasaian

Trintxerpeko Azkuene kalean izan da sutea, 01:00 inguruan. Lurrean zeuden kartoi batzuetan piztu da sua; hiru ibilgailu kaltetu dira eta supermerkatu bateko erakusleihoko kristala pitzatu da.

Sute batek hiru auto eta supermerkatu bati egin die kalte Trintxerpen

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da, gaur goizaldean, Pasaian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lurrean zeuden kartoi batzuetan piztu da sua. Ondorioz, inguruan aparkatuta zeuden hiru auto kaltetu dira eta sutea izan den lekutik oso gertu dagoen supermerkatu bateko erakusleihoko kristala apurtu da. Trintxerpe auzoko Azkuene kalean izan da sutea, 01:00 inguruan.

Sugarrek hiru ibilgailu harrapatu dituzte (Seat Ibiza, Dacia Dokker eta Opel Astra bat) eta supermerkatuaren aurrealdeko erakusleihoko kristala pitzatu egin da. Halaber, keak kalteak egin ditu eraikinean.

02:00etarako, sua erabat itzali dute. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Pasaia argazkiak Eguneko albisteak Supermerkatuak gaur