Gizartea -

Ezbeharra

80 urteko gizonezko bat hil da Tuteran, auto batek harrapatuta

Istripua astearte arratsaldean gertatu zen Tuterako Zaragoza etorbideko zebra-bide batean. Gizona Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten, baina 23:00ak aldera hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizonezko bat hil da Tuteran, auto batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua astearte arratsaldean gertatu zen, Tuterako Zaragoza etorbideko zebra-bide batean, 53. zenbakiaren inguruetan.

Gizonezkoa anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten Reina Sofia ospitalera, baina ospitalean bertan hil zen handik ordu batzuetara, 23:00ak inguruan, istripuak eragindako zaurien ondorioz.

Autoaren gidariak negatibo eman zuen alkoholemia eta droga-probetan.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea