Gizartea -

Midatech Biogune

EAEko enpresa bat, minbiziaren aurkako proiektu baten abangoardian

Helburua botikak garatzeko entsegu klinikoetan erabiltzen diren nanopartikulak ekoiztea da. Urkulluren hitzetan, Midatech “Euskadiren garapen ekonomiko berriaren adibide bat da”.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpon Osasun sailburua Midatech Biogunen. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpon Osasun sailburua Midatech Biogunen. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpon Osasun sailburua Midatech Biogunen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren kontrako borrokan erabiliko diren nanopartikulak ekoizteko Europako proiektua zuzenduko du Midatech Biogune EAEko enpresak. Konpainia Bizkaiko teknologia parkean dago eta Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jon Darpon Osasun sailburuak bisitatu dute gaur.

Midatech Europako zenbait herrialdetako institutuekin batera egitasmo berri batean murgilduta dago. Proiektuak Europako Batzordearen finantziazioa du: 8 milioi euro. 3,4 milioi euro EAEko enpresak jasoko ditu minbiziaren aurkako nanopartikulak ekoizteko.

Egitasmoaren helburua botikak garatzeko entsegu klinikoetan erabiltzen diren nanopartikulak ekoiztea da.

Nanopartikulak erabateko esterilitate baldintzetan ekoizteko laborategiak egokitu ditu Midatech enpresak. Horrela, Europaren ziurtagiria lortzeko Zamudioko lantegia guztiz birmoldatu du. Horretarako 1,2 milioi euroko inbertsioa egin du.

Nanopartikula mota horiek asepsian produzitzeko kapaz den enpresa bihurtu da. Europan konpainia gutxi batzuk dute gaitasun hori.

Midatech Biogune efe

Midatech Biogune enpresako teknikari bat lanean. Argazkia: EFE

Justin Barry Midatech Bioguneko zuzendariak gaur azaldu duenez, inbertsioarekin baldintza aseptikoetan sendagaiak ekoizteko botiken agentziaren baimena lortu nahi dute. Horrela, produktu injektagarriak produzitu ahal izango dituzte.

I+G+B

Lehendakariaren ahotan, Midatech "Euskadiren garapen ekonomiko berriaren adibide bat da, nazioarteko bokazioarekin, ingurune egokian jaio da, eta ikerketa merkatura eraman nahi du".

Midatech bezalako egitasmoek "Euskadi I+G+Bren nazioarteko mapan kokatzen dute. Gaitasun zientifiko eta teknologikoa dugu" eta "hazkunde ekonomiko jasangarri bat sendotzeko" oinarria izango da, Urkulluk erantsi duenez.

Midatech Biogune Meditech Pharma Erresuma Batuko konpainiaren filiala da eta 30 langile ditu. Nanosendagaiak diseinatzen eta ekoizten ditu EAEko enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Minbizia argazkiak