Gizartea -

Sexu-abusuak

Lau emakume gaztek sexu-abusuak salatu dituzte Irunen

Erasotzailearen jokaera berdina izan da kasu gehienetan: biktimei ziklomotor batean gerturatu zaizkie, eta ukituak egin dizkie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau emakume gaztek sexu-abusuak salatu dituzte Irunen (Gipuzkoa). Antza denez, gizon batek ukituak egin dizkie, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Abusuak urtarrilaren 16tik 24ra jazo dira, herriko hainbat tokitan.

Ustezko erasotzailearen jokaera berdina izan da kasu gehienetan: biktimei ziklomotor batean gerturatu zaizkie, eta ukituak egin dizkie. Emakume batzuek liskarra izan dute gizonezkoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak gaur Albisteak Gipuzkoa Irun albisteak gaur