Gizartea -

Elkarrizketa

C hepatitisaren 120 kasu berri artatu ditu Osakidetzak urtarrilean

Arazo nagusia pazienteengan piztu den “ezinegona” dela goraipatu du sailburuak. “Ez da bidezkoa pazienteek zalantza horiekin bizi behar izatea”, gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

C hepatitisa duten 120 pertsona artatu dituzte urtarrilean EAEko osasun zerbitzuek, gaur Jon Darpon Osasun sailburuak aditzera eman duenez. “Astero-astero botika berriak heltzen dira”, gaineratu du sailburuak.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, C hepatitisaren inguruko “polemikaren zati bat” Ministerioak berak piztu duela salatu du.

“Hamaika hilabete eman ditugu botika berriak onartzeko negoziazioekin. C hepatitisa duten pazienteentzat eta medikuentzat epe luzeegia da”, kritikatu du.

Bestalde, sailburuak ukatu egin du C hepatitisari aurre egiteko botika bakarra (Sovaldi) egotea. “Urteak eman ditugu C hepatitisaren aurka, eta egia da Sovaldik aurreko botikek baino emaitza hobeak ematen dituela, baina aurreko botikek ere ez zituzten emaitza txarrak izan”.

Arazo nagusia pazienteengan piztu den “ezinegona” dela goraipatu du sailburuak. “Ez da bidezkoa pazienteek zalantza horiekin bizi behar izatea”, gaineratu du.

Hala ere, inor ez duela engainatu nahi esan du, eta “farmazeutikoen interes komertzialak handiak dira”, onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea