Gizartea -

Granada

Granadako abusuen kasuan, delitu asko preskribatu direla uste dute

Hala ere, auziko fiskalak uste du sexu abusuen delitua ez dela preskribatu.

Francisco Javier Martinez Granadako artzapezpikua. Argazkia: EFE
Francisco Javier Martinez Granadako artzapezpikua. Argazkia: EFE
Francisco Javier Martinez Granadako artzapezpikua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, Granadako zenbait apaizek egindako sexu-abusuen kasuan, Francisco Hernandez fiskalak uste du delitu gehienak preskribatu direla, baina ez ordea sexu abusuei dagokiona. Hala, kasuko epaileari eskatuko dio zehazteko akusazioa egiteko nahikoa material dagoen ala ez.

Hernandezek azaldu duenez, ustezko gertaerak jazo zirenetik pasatako denboraren ondorioz, delitu gehienak preskribatu egin dira, erasoei eta exhibizionismoei dagokioena, esaterako; baina ez ordea, Roman apaizari (taldeko ustezko burua) leporatzen dioten sexu-abusu delitua.

Halaber, fiskalak aurreratu du epaitegiari eskatuko diola balora dezala ea biktimaren deklarazioa, auziko froga nagusia dena, nahikoa den akusazioa formulatzeko, eta ea lekukotzak gainerako frogekin bat egiten duen.

Fiskalaren iritziz, inputatu nagusiaren kontrako karguei eustea posible izango da, baina zalantzan jarri du beste 9 apaizen eta 2 sekularren kontrako epaiketaren bideragarritasuna. Hamaika lagun horiei delitu ezberdinak leporatzen dizkiete, hots, kooperazioa, estalketa edo beharrezko parte-hartzea.

Ikerketa 2014ko urrian hasi zen, hain zuzen ere, gazte batek Fiskaltzan salaketa bat jarri zuenean. Aurrez, Granadako Artzapezpikutzarekin eta Francisco aita santuarekin harremanetan jarri zen eta azken horrek, Elizaren izenean, barkamena eskatu zion.

Polizia Nazionalak hiru apaiz eta sekular bat atxilotu zituen azaroan, baina guztiak aske gelditu ziren karguekin, epailearen aurrean deklaratu ostean. Bestalde, Roman apaiza ere aske gelditu zen epaileak jarritako 10.000 euroko fiantza ordaindu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea