Gizartea -

2015/2016 ikasturtea Euskadin

Gurasoen %94k nahi duten ikastetxean matrikulatzen dituzte seme-alabak

2015-2016 ikasturteko aurrematrikulazio kanpaina otsailaren 2an hasiko da EAEn.

Aurrematrikulazioa kanpaina otsailaren 2an hasiko da

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko gurasoen % 94k nahi duten ikastetxean matrikulatzen dituzte seme-alabak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez.

Uriartek 2015-2016 ikasturterako aurrematrikula egiteko kanpaina aurkezteko ekitaldian eman du datua. Hain zuzen ere, otsailaren 2an hasiko da kanpaina. Agiriak ikastetxean bertan aurkezten dituztenek otsailaren 13ra arteko epea izango dute, eta aurrematrikula Internet bidez egiten dutenek, aldiz, 12ra arte.

Gurasoek, guztira, 684 ikastetxe izango dituzte aukeran, publikoak, pribatuak eta itunpekoak kontuan hartuta.

Uriarteren arabera, aurten aurrematrikula egiteko agiriek hirugarren guraso baten datuak jartzeko aukera ere emango dute, euskal gizartean sortzen ari diren familia eredu berriak ere kontuan hartzeko.

Otsailaren 24an, eskatzaileen zerrenda argitaratuko dute, eta, martxoaren 5ean, behin-behineko zerrendak. Ondoren, gurasoek martxoaren 18ra arte izango dute behin-behineko zerrenda horietako datuen aurrean erreklamazioak egiteko, eta, martxoaren 26an, behin betiko zerrenda argitaratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea