Gizartea -

Saiakera berria

400 etorkin inguru Melillako hesia igarotzen saiatu dira

Guardia Zibilak zabaldutako polizia-operatibo handiak Saharaz hegoaldeko etorkinen sarrera galarazi du goizalde honetan.

400 etorkinetatik batek ere ez du Melillan sartzen lortu. Argazkia: EiTB
400 etorkin inguru Melillako hesia igarotzen saiatu dira

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saharaz hegoaldeko 400 bat etorkinek osatutako talde bat Melillako hesia igarotzen saiatu da goizalde honetan, baina inork ez du haren asmoa lortu, Guardia Zibilak zabaldutako polizia-operatibo handiari esker.

Gobernuko Ordezkaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, saiakera 05:30ak aldera jazo da, etorkinak Marokoko Indar Armatuaren zabaltzea gainditzen lortu direnean.

Etorkinen parte bat Melillako hesiraino heldu da, Beni-Enzarreko mugako igarolekutik hurbil. Etorkinen sarrera kontrolatzen saiatu diren bitartean, igaroleku hori itxita mantendu zuten.

100 bat etorkin kanpoko eta bitarteko hesira igo dira, baina Guardia Zibileko agenteek aurre egin diete, Melillako Komandantziako hainbat talde bertan zabaldu zituztelako. Etorkinek ordu eta erdi eman dute hesiaren gainean, baina 07:00ak aldera amore eman dute eta Marokoko segurtasun indarren esku geratu dira.

Saiakera berri honetan ez da zauriturik izan. Hala ere, Gobernuko Ordezkaritzak nabarmendu duenez, Marokoko segurtasun indarrek Guardia Zibileko laguntza jaso behar izan dute, eta erdiko hesian geratzeko baimena eskatu dute, "etorkinek haien aurka botatako harrietatik babesteko".

Hesiaren inguruan kokatutako bi segurtasun-kamerek grabatutakoa bidali du Gobernuko Ordezkaritzak. Bideo horietan "etorkinei ikusten zaie Marokoko segurtasun indarrei harriak botatzen".

Aurten izandako hirugarren saiakera da gaurkoa. Urtarrilean "ia egunero" ikusi dituzte etorkin-taldeak, batzuetan 1.000 etorkin inguruk osatutako taldeak ere, Melillako hesira hurbiltzeko asmoarekin.

Aurreko saiaketa urtarrilaren 30ean izan zen. Orduan 30 bat etorkin Melillan sartzen saiatu ziren, Aguaduko zonaldetik igarota, eta bakar batek lortu egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea