Gizartea -

Denboralea

Tren bat errailetatik atera da Iurretan

Horren ondorioz, trenen zirkulazioa etenda izan da Bilbo-Donostia linean, 10:00ak aldera trenbidea garbitzeko lanak amaitu dituzten arte.

Tren bat errailetatik atera da Iurretan
Tren bat errailetatik atera da Iurretan
Errailetatik atera da bidaiaririk gabe zihoan tren bat Iurretan

00:44

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tren bat errailetatik atera da gaur goizaldean Iurretan (Bizkaia). Ez zeraman bidaiaririk, trenbidea ikuskatzen ari baitzen, eta ez da inor zauritu.

Istripua 28. kilometroan jazo da, Bilborako noranzkoan, azken egunetako euriteek eragindako lur-jausi baten ondorioz. Trenak ezin izan du trenbideko oztopoa saihestu, eta errailetatik atera da.

Ondorioz, trenen zirkulazioa etenda izan da Bilbo-Donostia linean, 10:00ak aldera trenbidea garbitzeko lanak amaitu dituzten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak albisteak Eguraldia Iurreta albisteak Durangaldea azken ordukoa Tren istripuak