Gizartea -

Osakidetzaren txerto kanpaina

Haurdunek kukurruku eztularen aurkako txertoa jaso dezakete dagoeneko

Helburua jaioberriei gaixotasun horren aurkako babesa ematea dela dela azaldu du Jaurlaritzak.

Emakume bat, kukurruko eztularen aurkako txertoa jasotzen. EiTB
Emakume bat, kukurruko eztularen aurkako txertoa jasotzen. EiTB
Kukurruku eztularen aurkako txertoa jarriko zaie haurdunei Euskadin

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurdunaldiaren azken hiruhilekoan dauden emakumeek kukurruku eztularen aurkako txertoa jaso ahalko dute gaurtik Osakidetzan. EAEko osasun zerbitzu publikoak aurten gaineratu du txerto egutegiaren barruan, arlo horretako kontseilu aholkulariak proposatuta.

Eusko Jaurlaritzatik azaldu dutenez, haurdunaldiaren 27. eta 36. asteen artean dauden emakumeek jarri ahalko dute txertoa. Jaioberriak babestea da helburua, txerto estaldura handia duten herrialdeetan gero eta kukurruku eztul kasu gehiago atzematen ari baitira.

2011 urtetik, gaixotasun horren hedapena zabaldu egin da Euskadin. 2012an, adibidez, 16 kasu atzeman zituzten 100.000 biztanleko, jaioberriak gehienbat. Horregatik, haurdun dauden emakumeei txertoa jartzea aholkatu du Jaurlaritzak, eta txerto hori haurdunaldian ere "segurua" dela azpimarratu du.

Umeei 4., 6. eta 18. hilabeteetan jartzen zaie kukurruku eztularen aurkako txertoa, eta 6 urte betetzean ematen diete azken dosia.

Orain, haurdunei ere jarriz, jaioberriei "babes handiagoa" eman nahi diete. Horren ildotik, txertoak jartzea "gaixotasunak prebenitzeko modu eraginkorrena eta seguruena" dela nabarmendu du Osasun Sailak.

Osakidetzaren esanetan, EAEko txerto-estaldura Europako onenetakoa da, % 95ekoa baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Medikuntza albisteak Txertoak Aitak albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Umeak azken ordukoa