Gizartea -

Gertaera

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Mendaron

Auzitegiko medikuen lehenengo azterketen arabera, gorpuak lau edo bost egun zeramatzan hilda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua atera dute gaur Deba ibaiko uretatik, Mendaron (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hala ere, oraindik ezin izan dute hilotza identifikatu, ez baitzuen soinean inolako nortasun agiririk. Dena dela, auzitegiko medikuen atariko azterketetan egiaztatu ahal izan dute gizonak lauzpabost egun zeramatzala hilda.

Erreskate taldeek eguerdia aldera atera dute gorpua uretatik, herritar batek, 11:45 aldera, abisua eman ostean.

Abisua jaso eta berehala, erreskate taldea eta epaitegiko ordezkariak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Ibaien azken ordukoa