Gizartea -

2014ean

Delituek behera egin dute Euskadin % 4, baina droga trafikoa hazi da

Droga trafikoak azken urteetan beheranzko joera hartu bazuen ere, iaz % 16,2ko igoera izan zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin iaz zenbatutako delituek behera egin dute % 4,2, aurreko urtearekin alderatuta, baina % 16,2 hazi dira droga trafikoarekin lotutako delituak.

Segurtasun Sailak gaur plazaratu ditu iazko delitu eta faltak zenbatzen dituzten estatistikak; guztira 86.783 izan dira, 2013an baino % 2,29 gutxiago (88.818).

Murrizketa lurralde guztietan izan da, hiriburuak barne, eta azken urteotan hartutako beheranzko joerari eutsi diote, 2013an ere % 2 jaitsi baitziren, aurreko urtearekin alderatuta.

Deliturik larrienak, gizahilketak, 13tik 9ra jaitsi ziren 2014ean, baina Ertzaintzak 2013an jazotako eta iaz argitutako delitu bat zenbatu du.

Indarkeriazko delituek ere behera egin dute, 1.541etik (2013an) 1.513ra, etxeko esparruan geratutakoak kontuan hartuta (% 2,7 behera), baina esparru horretan izandako tratu txarrek gora egin dute ( % 3,3).

Askatasun sexualaren kontrako delituak nabarmen jaitsi dira (% 4,6), eta sexu erasoak eta indarkeriaz egindako lapurretek ere behera egin dute, % 17.

Era berean, ondarearen kontrako delituak, guztien hiru laurdenak, % 5,2  jaitsi dira, 32.319tik 30.610era.

Aldiz, droga trafikoarekin lotutako delituak, azken urteetan beheranzko joera hartu eta gero, % 16,2 hazi ziren, 259tik 301era.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza EAE Drogak