Gizartea -

Elkarretaratzea deitu dute

Eraso arrazista bat salatu dute Gasteizen

Hain zuzen ere, Boulevard merkataritza-guneko segurtasun agenteek Mauritaniako gizon bati eraso diotela salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat elkartek, alderdi politikok eta sindikatuk elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako Gasteizen, eraso arrazista bat salatzeko.

Horien arabera, erasoa Boulevard merkataritza-guneko segurtasun agenteek egin zioten Mauritaniako gizonezko bati, abenduaren 31n. Biktimak 10 urte daramatza Arabako hiriburuan.

Elkarteok salatu dutenez, gizonezkoari "eraso fisikoa" egin zioten, eta "irainak" egin zizkioten.

Elkarretaratzea Posta plazan egingo dute, 19:00etan, eta, besteak beste, honakoek deitu dute: Harresiak Apurtuz, Arrazismoari STOP, KIRA, Bachue, Salhaketa Araba, BATERA, Sare Antifaxista, Gazte Abertzaleak, Langabeen Biltzarra, CEAR Euskadi, Gora Gasteiz, ESK, CCOO, Aralar eta Alternatiba.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Arrazismoa bideoak