Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Apirilaren 20an hasiko da gezurrezko shaolinaren kontrako epaiketa

Fiskalak 40 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Juan Carlos Aguilarren aurka, bi emakume hiltzea leporatuta. Ustezko hiltzaileak abokatu berria izango du, aurrekoak uko egin ostean.

Juan Carlos Aguilar gezurrezko shaolina. Argazkia: EiTB
Juan Carlos Aguilar gezurrezko shaolina.
Juan Carlos Aguilar gezurrezko shaolina. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Aguilar 2013an Bilbon ustez bi emakume hil zituen gezurrezko shaolin monjearen kontrako epaiketa apirilaren 20an hasiko da, eta maiatzaren 5ean amaituko dela aurreikusi dute.

Bizkaiko Auzitegiak azaldu duenez, herri epaimahaia apirilaren 17an aukeratu ostean, epaiketa 20an abiatuko da, eta 10 ahozko saio aurreikusi dituzte oraingoz.

Ahozko saio horietarako, dozenaka ertzain, lekuko eta auzitegi mediku deituko dituzte deklaratzera.

Aguilarrek abokatu berria izango du epaiketan, Javier Beramendi abokatu ezagunak uko egin baitzion defentsari duela aste batzuk, instrukzioa amaitu eta berehala.

Hori horrela, auzipetuak ofizioko abokatua izango du, baina Abokatuen Kolegioak oraindik ez du inor izendatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Tratu txarrak