Gizartea -

Lan-istripua

Behargin bat larri zauritu da Beriainen izandako lan-istripuan

Lanean ari zela besoa makina batean harrapatuta geratu zaio eta larri zauritu da. Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko langile bat larri zauritu da Beriainen izandako lan-istripu batean. Ezbeharra 11:25 inguruan jazo da; beharginari, lanean ari zela, beso bat makina batean harrapatuta geratu zaio, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira gizonezkoa makinatik askatu ahal izateko. Biktima, larri, Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Foruzaingoak eta Polizia judiziala joan dira istripuaren tokia. Ikerketa bat abian jarri dute, ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroako albisteak