Gizartea -

Denboralea

Elur mehatxua berriro itsas mailan

Azken orduetan zuritu ez badu ere, gaurko eguna atzokoa bezalakoa izango dela ohartarazi du Euskalmetek.

Elurrak arazo ugari sortu ditu errepideetan. Argazkia: EiTB
Elurrak arazo ugari sortu ditu errepideetan. Argazkia: EiTB
Elurrak hartuta eta agindar arazoekin esnatu da Durangaldea

2:01

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurrak arnasa eman du ostegun honetako lehen orduetan, atzo Bizkaia eta Araba zurituta utzi eta gero. Errepideak, gainera, garbi daude, oro har. Dena dela, Euskalmetek ohartarazi duenez, gaurko eguna atzokoa bezalakoa izango da; hau da, elurra egingo du itsas mailan, eta tenperatura maximoak 5 ºC ingurukoak izango dira. EAE alerta laranjan dago elurteengatik, eta abisu horian, izozteengatik.

Batik bat arratsaldean egingo omen du elurra, eta ez du etenik izango bihar arte. Hori dela eta, arrisku handienetako bat izotza izango da. Adi, beraz. Atzo, adibidez, 70 pertsona inguru artatu behar izan zituzten Araban, erorikoak izan ondoren.

Bart, 600 familia argindar zerbitzurik gabe izan dira Bizkaian. Kaltedunak Zornotzako, Nabarnizko eta Ereñoko mendi-inguruetan bizi dira gehienbat. Atzo, 5.000 etxetan egon ziren argirik gabe.

Mendateen egoera

Une honetan ez da aparteko arazorik euskal errepideetan, baina 12 mendate itxita daude eta zortzitan zirkulatzeko mugak daude.

Araba: Guztiz itxita daude Aiurdin, Altube, Bernedo, Herrera, Kurtzeta, Opakua, Urduña eta Zaldiaran. Barrerilla eta Gatzaga kateak dituzten autoentzat baino ez daude zabalik. Azazeta kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat itxita dago.

Bizkaia: Guztiz itxita daude Astoreka, Bikosgana eta Larreineta. Ubal kateak dituzten autoentzat dago zabalik. Merelludi eta Miota kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat itxita daude.

Gipuzkoa: Guztiz itxita dago Gatzaga. Arantzazu eta Elosua autoentzat zabalik daude, baina kateak jarrita zirkulatu behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gernika-Lumo