Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat hil da sute batean, Bilboko Errekalde auzoan

Gordoniz kaleko 66.eko bosgarren solairuan piztu da sua, goizaldeko hirurak baino lehentxeago.

Bilboko Errekalde auzoan gizon bat hil da bart sute batean

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da gaur goizaldean Bilboko Errekalde auzoko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Gordoniz kaleko 66.eko bosgarren solairuan piztu da sua, goizaldeko hirurak baino lehentxeago. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira bizilagun batek ohartarazi ostean.

Denbora gutxian atera dute biktima etxetik, baina osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, gizona hilda baitzegoen ordurako.

Ikerketa abiatu dute sutea zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak albisteak