Gizartea -

Gertaera

Iruñeko Justizia Jauregiko lorategia hondoratu da

Antza denez, azken egunotan pilatutako elurraren ondorioz jazo da. Halaber, gutxienez lau auto kaltetu dira.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Iruñeko epaitegi aurreko lorategietako bat hondoratu da

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Justizia Jauregiko lorategietako bat hondoratu da larunbat honetan, azken egunotan Nafarroako hiriburuan pilatutako elurraren ondorioz. Gertaeraren ondorioz, Justizia Jauregiaren azpiko aparkalekua erabat itxi dute.

Antza denez, drainatze-sistema txarraren eraginez, "pisu handia" pilatu da gainazalean eta hondoratzea gertatu da. Gutxienez, lur azpiko aparkalekuan zeuden lau auto kaltetu dira, baina inor ez da zauritu.

Foru Gobernuko iturriek berri eman dutenez, Enrique Maya Iruñeko alkatea, Iruñeko udaltzainak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak