Gizartea -

Frantzia

Sei atxilotu Frantzian, sare jihadista batekin lotura dutelakoan

Guztiak behin-behineko atxiloaldian daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona atxilotu dituzte igande honetan Frantzia hegoaldeko Tolosa eta Albi hirietan, sare jihadista batekin lotura dutelakoan, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Ohar batean, Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak azaldu du polizia operazioa goizean goiz izan dela, Parisko terrorismoaren kontrako Fiskaltzak eskatuta. Fiskaltzak ikerketa bat zabaldu du gaizkile terroristen eta terrorismoaren finantzazioaren lotura aztertzeko.

Sei lagunak behin-behineko atxiloaldian daude.

Duela bost egun zortzi lagun atxilotu zituzten, Parisen eta Lyonen izandako antzeko polizia operazio batean. Atxilotuetako bosti errua egotzi zioten eta lau kartzelan sartu dira dagoeneko.

Asteburuan bete da hilabete Charlie Hebdo astekariaren eta Parisko supermerkatu judutar baten kontrako atentatuak gertatu zirela eta polizia bat hil zutela. Orotara, 17 lagun hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak