Gizartea -

TAO Gune berria

Miribilla, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko TAO gunean dira gaurtik

Hala, Ibaiondo barrutiko bost auzo hauek sektore berde bakar moduan funtzionatzen hasiko dira. Guztira 3.000 aparkaleku inguru izango ditu TAOk.

TAO Bilbon
TAO Bilbon
TAO Bilbon

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TAOren 12. gunea gaur abiatu da Miribilla, San Adrian, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, barne hartzen dituen kaleak pintatu eta seinaleak eta parkimetroak jarri ondoren.

Hala, Ibaiondo barrutiko bost auzo horiek sektore berde bakar moduan funtzionatzen hasiko dira. Guztira 3.000 aparkaleku inguru barne hartuko ditu TAOk.

Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantza (TAO) berria 2013ko azaroan indarrean sartuta, Bilboko Udalak TAOren "txartel birtuala" abian ipini zuen, on-line ordaintzeko aukera eskainita eta erabiltzaileen mugikortasuna sustatuta, eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko nahiz herritarrei tramite administratiboak egitea errazteko asmoz.

Une honetan, TAOren 12. gunea sortzearekin batera, Udalak "txartel birtuala" sustatzea ere erabaki du, paperezko bereizgarria ordeztuko duena. Txartel birtuala jasotzeak on-line bidezko erregistroa behar den bezala burutu dela esan nahi du, ibilgailuetan bereizgarririk ipini behar izan gabe. Dagoeneko 2.070 egoiliarrek lortu dute eskaria egiteko epea hasi denetik.

Hala, hemendik aurrera, egoiliarrentzako TAO txartela Interneten bidez eskatzeko eta baimena jasotzeko aukera egongo da, eguneko edozein ordutan eta inora jo behar izan gabe, webgune honetan: www.bilbao.net. Bertan, hurrengo izendapena daukan atal espezifikoa ipini da orri nagusiko agendan: ‘Ibaiondo 12. TAO gune berria. Egoiliarrek baimena on-line eskatzea´.

TAO 12. gunea Miribilla, San Adrian, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako elkarte eta bizilagunen artean zegoen eskaerari erantzuteko sortu dute, eragindako eremuan egindako udal azterketa batek berretsi ostean.

Gune berri hau abian jarri aurretik, Udalaren Osoko Bilkuran onartu zen, eta Ibaiondoko Barrutiko Kontseiluko Osoko Bilkuran, alderdien eta auzoko elkarteen kontrako botorik gabe.

TAOren 3.000 aparkaleku berri inguru hasiko dira funtzionatzen sektore berdean. Horri esker, egoiliarrek mugarik gabe aparkatu ahal izango dute eta bisitariek, berriz, 5 orduz.

TAOren ordutegia honako hau da: 09:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Gizartea albisteak TAO