Gizartea -

Lan istripua

Langile bat zauritu da Iurretan, baserri bateko teilatutik erorita

Istripua 10:45ean gertatu da, Iurretako Oromiño auzoan. Behargina Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iurretako baserri batean konponketak egiten ari zen gizonezko bat zauritu da, lau metroko altueratik erorita, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 10:45ean gertatu da, Iurretako Oromiño auzoan. Behargina Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Zauriak egin ditu buruan eta hanka batean, baina ez dute zauri horien larritasuna zehaztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Iurreta Durangaldea