Gizartea -

Gipuzkoa

Bihotzekoak jota hil eta bere autoa errepidetik atera da Villabonan

Ibilgailuko gidaria konorterik gabe geratu eta errepidetik atera da. Autoak baserri baten aurka talka egin du, baina ibilgailuan zihoan bigarren bidaiaria onik atera da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da arratsaldean, Villabonan (Gipuzkoa). Litekeena da bihotzekoak jota hil izana autoa gidatzen ari zenean. Ibilgailuak baserri baten aurka talka egin du.

Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, ezbeharra 16:40 aldera gertatu da Villabonako landa-bide batean.

Ibilgailuko gidaria segur aski bihotzekoak jota hil da. Biktima konorterik gabe geratu eta errepidetik atera da.

Autoak baserri baten aurka talka egin du, baina ibilgailuan zihoan bigarren bidaiaria onik atera da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa