Gizartea -

Vatikanoa

Aita Santuak kardinal izendatu ditu Blazquez eta Lacunza

Bilboko gotzain ohiaz eta Panaman bizi den apezpiku nafarraz gain, Frantzisko aita santuak beste 18 kardinal berri izendatu ditu.

Ricardo Blazquez, ekitaldian. Irudia: EiTB
Ricardo Blazquez, ekitaldian. Irudia: EiTB
Blazquez eta Lacunza kardinal izendatu ditu Frantzisko aita santuak

1:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak 20 kardinal berri izendatu ditu, larunbata, tartean, Valladolideko artzapezpikua –eta Bilboko gotzain ohia eta Jose Luis Lacunza David elizbarruti panamarreko gotzaina. Ekitaldia 11:00etan hasi da (oraindik jarraitzen du) San Petriren Basilikan eta ordu pare bat geroago bukatu da, kardinal berriak izendatuta.

Gainera, bihar, hilak 15,  konsistorioa osatu dute, Erromako kuriaren erreforma abiatzeko.

Aita santua Santa Maria in Valllicella Erromako eliza esleitu dio Ricardo Blazquezi. Eliza horrek kardinal berriaren eta Erromaren arteko lotura ordezkatzen du.

Valladolideko artzapezpikua Valladoliden historia osoan izendatutako laugarren kardinala da, eta aurrekoa Jose Maria De Cos y Macho izan zen, 1911. urtean, orain 104 urte.

Blazquez Gotzainen Biltzarreko egungo presidentea da, iazko martxoan kargurako aukeratu baitzuten.

Blazquezez gain, Espainiak beste 10 kardinal ditu. Valladolideko artzapezpikua Villanueva del Campillon (Avila) jaio zen 1942ko apirilaren 3an, eta Avilako apaiztegian behe- eta goi-ikasketak egin zituen, 1955. eta 1967. urte bitartean.

Ondoren, Teologia ikasketak egin zituen Gregoriar Unibertsitatean, eta ordutik hona, hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, tartean, Gotzainen Biltzarreko zenbait dokumentu.

Blazquez apaiz ordenatu zuten 1967ko otsailaren 18an eta, harrezkeroztik, hainbat kargu izan ditu: Avilako Institutuko idazkaria, Salamancako Pontifize-Unibertsitateko teologia-irakaslea eta dekanoa, German di Galaziako gotzaina eta Santiagoko gotzain laguntzailea, besteak beste.

1992. Urtean Palentziatik ekarri zuten, eta 1995eko irailaren 8an Bilboko gotzain izendatu zuten.

Lacunza eta aita santua, orain bi egun, Vatikanoan. Irudia: Efe

Lacunza eta aita santua, orain bi egun, Vatikanoan. Irudia: Efe

Gotzain nafar bat ere kardinal

Bestalde, Frantzisko aita santuak Jose Luis Lacunza ere izendatu du kardinal. Lacunza Panamako David elizbarrutiko apezpikua da. Iruñean jaio zen 1944an, eta gotzain ordenatu zuten 1969an. Panaman bizi da 1971. urteaz geroztik. Gainera, Panamako Gotzainen Biltzarreko presidentea izan da birritan.

Bestalde, Jose Domingo Ulloa Panamako artzapezpikuak haren "poza" adierazi zuen Lacunzaren izendapenagatik, herrialdeko lehenengo kardinala izango baita.

Ulloak azaldu zuenez, Vatikanoko eliza baten zaintza emango diote Lacunzari, eta aita santuaren aholkulari bihurtuko da. Gainera, hurrengo aita santua aukeratzeko "betebeharra eta eskubidea" jasoko ditu. Horrez gain, Davideko gotzain bezala elizbarrutiaren ardurak izaten jarraituko du.

Kardinal hautesle berrien zerrenda:

1.- Monsinore Dominique Mamberti, Sagonako artzapezpiku titularra (Kanada)

2.- Monsinore Manuel Jose Macário do Nascimento Clemente, Lisboako patriarka

3.- Monsinore Berhaneyesus Demerew Souraphiel, Adis Abebako artzapezpikua

4.- Monsinore John Atcherley Dew, Wellingtoneko artzapezpikua

5.- Monsinore Edoardo Menichelli, Ancona-Osimoko artzapezpikua (Italia)

6.- Monsinore Pierre Nguyên Nhon, Hanoiko artzapezpikua

7.- Monsinore Alberto Suarez Inda, Moreliako artzapezpikua (Mexiko)

8.- Monsinore Charles Maung Bo, Yangoneko artzapezpikua (Myanmar)

9.- Monsinore Francis Xavier Kriengsak Kovithavanij, Bangkokeko artzapezpikua

10.- Monsinore Francesco Montenegro, Agrigento artzapezpikua (Italia)

11.- Monsinore Daniel Fernando Sturia Berhouet, Montevideo artzapezpikua

12.- Monsinore Ricardo Blazquez Perez, Valladolideko artzapezpikua (Espainia)

13.- Monsinore Jose Luis Lacunza Maestrojuan, Davideko gotzaina (Panama)

14.- Monsinore Arlindo Gomes Furtado, Santiago de Cabo Verdeko gotzaina (Cabo Verde)

15.- Monsinore Soane Patita Paini Mafi, Tongako gotzaina (Tongako Uhartea)

Kardinal ez hautesle berrien zerrenda:

1.- Monsinore Jose de Jesus Pimiento Rodriguez, Manizaleseko artzapezpiku emeritua (Kolonbia)

2.- Monsinore Luigi De Magistris, Novako artzapezpiku titularra (Italia)

3.- Monsinore Karl-Joseph Rauber, alemaniarra, Giubalzianako artzapezpiku titularra (Tunisia)

4.- Monsinore Luis Hector Villalba, Tucumaneko artzapezpiku emeritua (Argentina)

5.- Monsinore Julio Duarte Langa, Xai-Xaiko gotzain emeritua (Mozambike)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Iruñea gaur Gaurko albisteak Nafarroan Aita santua Eliza Katolikoa albisteak