Gizartea -

Sexu-erasoa

Gazte bat atxilotu dute Tolosan, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Gizonezkoak eraso egin zien bi emakumeri eta tabernako langile bati.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du Tolosan, taberna batean emakumezko bati ukitu sexualak egin eta eraso egitea egotzita.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa 02:00etan jazo zen, Tolosako alde zaharreko taberna batean. Atxilotuak ukitu sexualak egin zizkion biktimari, eta honek egindakoa aurpegiratu zionean, eraso egin zion. Emakumearen lagun batek ere aurre egin zion erasotzaileari, eta erasotzaileak bi emakumezkoak eta tabernako langile bat jo zituen.

Erasotzaileak Tolosako udaltzainak bertaratu aurretik egin omen zuen alde. Inauteriak ospatzen ari zirenez, taberna jendez gainezka zegoen, eta udaltzainek ez zuten bertan aurkitu. Hala ere, erasotzailea hurrengo egunean, ostiral arratsaldean, aurkitu eta atxilotu zuten.

Tolosako Udalak gogor salatu zuen erasoa, eta elkartasun guztia azaldu zion emakumeari. Goraipatu egin du emakumearekin zeudenek izadako jarrera, sexu-gehiegikeria guztiak salatu behar direla azpimarratuz.  Larunbatean karguekin aske geratu zen ustezko erasotzailea, epailearen aurretik igaro ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa azken orduko albisteak