Gizartea -

Eskola jazarpena

EAEko enpresa batek bullyingaren aurkako lehen programa eratu du

Programak lau ardatz ditu: bideo-joko bat, gurasoentzako gidak, webgune bat eta material osagarriak.

Euskadin, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 21ek pairatzen dute bullinga. EiTB
Euskadin, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 21ek pairatzen dute bullinga. EiTB
Euskadin, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 21ek pairatzen dute bullinga. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nesplora EAEko enpresak eskola-jazarpena prebenitzeko lehen programa integrala eratu du, gaztelaniaz. Euskadin, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 21ek pairatzen dute bullyinga.

Monite izeneko programa horrek Espainiako Gobernuaren Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren babesa jaso du, eta lau ardatz ditu: bideo-joko bat, gurasoentzako gidak, webgune bat eta material osagarriak (bideoak eta ipuinak gehienbat).

Eskola-jazarpena prebenitzeko gaztelaniaz egindako lehen bideo-jokoa 6 eta 11 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta hezkuntzaren oinarria enpatia izatea du helburu. Otsailaren 16tik martxoaren 16ra egongo da eskuragarri monite.org webgunean.

Bestalde, Daniel Nesquiens idazleak hainbat ipuin idatzi ditu, eta Urkide Berrikuntza Zentroak (haurrentzako pedagogian aditu da) eskolarako gidak garatu ditu.

Aurten, bideo-joko bat kaleratuko dute (Raining Planet), baina beste hiru aurreikusi dituzte: Clown Planet, Indifferent Planet eta Electro Planet. Joko horietan, ikuslearen eta tratu txarren emailearen paperak hartuko ditu protagonistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Eskola jazarpena