Gizartea -

Istripua

17 urteko neska bat larri zauritu da Amurrion, auto batek harrapatuta

Landaburu kaleko oinezkoen pasabide bat zeharkatzen ari zen emakumea, auto batek harrapatu duenean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko neska bat larri zauritu da asteazken goizean Amurrion (Araba), ibilgailu batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dioenez.

Ezbeharra 07:45ean jazo da, Landaburu kalean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, BMW batek harrapatuta zauritu da, oinezkoen pasabidea zeharkatzen ari zela.

Gaztea aparkatzeko eremuan geratu da etzanda, eta han artatu dute bertaratutako osasun langileek. Istripuak ez du zirkulazioan eraginik izan.

Amurrioko bizilaguna Gurutzetako Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Amurrio Araba Harrapatzeen albisteak Gorobel magaleko kuadrilla