Gizartea -

Santiago

Hamar urteko zigorra jarri diote Codex Calistinusa lapurtu zuenari

Bere emazteari sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, eta semeak absoluzioa jaso du.

Zigortutako gizonezkoa. Argazkia: EiTB
Zigortutako gizonezkoa.
Zigortutako gizonezkoa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak 10 urteko kartzela-zigorra eta 268.425,11 euroko isuna ezarri dio Manuel Fernandez Castiñeirasi, Codex Calistinusa lapurtzeagatik.

Remedios Nieto emazteari sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, eta Jesus Fernandez Nieto semeak absoluzioa jaso du.

Epaileen ustez frogatuta geratu da Fernandez Castiñeirasek, Santiagoko katedralean elektrizitate lanak egiten zituenak, lapurtu zuela erdi aroko eskuizkribua. Hala, indarrezko etengabeko lapurreta leporatu diote, liburua, dirua eta dokumentazioa osteagatik, eta dirua zuritzeagatik ere zigortu dute, bidegabe eskuratutako dirua higiezinak erosteko erabiltzeagatik.

Emaztea dirua zuritzeagatik zigortu dute, eta kartzela zigorraz gain, 268.425,11 euroko isuna ere jaso.

Gainera, Sanxenxon (Pontevedra) eta Milladoiron (Coruña) zituzten bi etxebizitza kendu dizkiete, eta katedralari bi milioi euroko kalte-ordaina eman beharko diote, diru lapurretagatik.

Diru horren zati handiena, 1.700.000 euro, dagoeneko eman diote Katedralari, zigortu duten gizonezkoari kenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea