Gizartea -

Euskara

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legearen erreforma onartuko du gaur

Erreformak sare publiko osoan euskaraz ikasteko ateak zabalduko ditu.

PSNk, Bilduk, Aralarrek, I-Ek eta Geroa Baik bozkatuko dute erreformaren alde. EiTB
PSNk, Bilduk, Aralarrek, I-Ek eta Geroa Baik bozkatuko dute erreformaren alde. EiTB
Zein da euskararen legearen eragina Nafarroako familiengan?

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak Euskararen Legearen erreforma onartuko du gaur. Horren ondorioz, sare publiko osoan ikasi ahalko da euskaraz, eremu ez euskaldunetan barne, betiere eskaria baldin badago.

Bozketan, PSNk, Bilduk, Aralarrek, I-Ek eta Geroa Baik alde egingo dute, eta UPNk eta PPNk, aldiz, aurka.

Jose Miguel Nuin I-Eko bozeramaileak adierazi duenez, erreforma "aldaketa historikoa" izango da, "askatasun, normaltasun eta aniztasun balioetan aurrera egitea" ekarriko baitu.

Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentariak D eredua eremu ez euskaldunetara zabaldu nahi ez izatea egotzi die Nafarroako Gobernuari eta UPNri, eta, "zailtasunak zaltasun", eskariari erantzuna emateko "mekanismoak" egon badaudela nabarmendu du.

Santos Cerdan PSNko bozeramaileak babesa agertu dio erreformari, edozeinek, "eremu euskaldunean edo ez euskaldunean bizi", euskaraz ikasteko aukera izan dezan.

Carlos Garcia Adanero (UPN) aurka azaldu da, eta erreformak eremuen sistema hausten duela kritikatu du.

Geroa Bairen aldetik, garrantzitsuena erreforma ezartzeko prozesua "ondo eta irizpide egokiak oinarri hartuta" egitea dela adierazi du Manu Aierdik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gaurko albisteak Nafarroan