Gizartea -

Arte digitala

Katy Perry abeslaria, lodi?

David Lopera artistak emakume ezagunak kilo askorekin irudikatzen ditu, argazkien digitalki moldatuta.

Katy Perry horrela irudikatzen du David Lopera artistak. Argazkia: David Lopera fanpage
Katy Perry horrela irudikatzen du David Lopera artistak. Argazkia: David Lopera fanpage

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katy Perry abeslaria eta Jennifer Lawrence edo Emma Watson emakumezko aktoreak lodi irudikatzen al dituzu? Bada, utzi irudimena astintzeari, David Lopera artista espainiarrak ariketa hori bera egin duelako, eta ordenagailuko sagua tresna bakartzat, dozenaka emakume famatu "gizendu" ditu, argazkiak digitalki moldatua.

Kim Kardashian, Mila Kunis edo Hilary Duff izan dira, besteak beste, 20 urteko artista honen "biktimak". Loperak negozioa egin omen du, bere irudiak saltzeari ekin dio eta. Daily Mail egunkari britainiarraren eskainitako elkarrizketa batean onartu duenez, hilabete eskasetan izarrak lodiago ikusi nahi dituzten gizonezkoen 200 eskaera baino gehiago jaso ditu.

Katy Perry gizen erakusten zuen argazkia (albiste honetan ikus daitekeena) izan zen, hain justu, Loperari sona eman ziona. Ordudanik, eskaerak jaso eta jaso dabil.

Artistak Facebooken zabaldu duen orrialdean ikus ditzakezu gainerako argazkiak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea