Gizartea -

EAE

Kirol albisteen % 5 soilik da emakumezkoen kirolari buruzkoa

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren txosten baten arabera, informazioaren tratamendua “eskasa”, “pobrea” eta “desegokia” da.

Realeko jokalariak. Argazkia: EiTB
Realeko jokalariak.
Realeko jokalariak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko idatzizko prentsan argitaratzen diren kirol albisteen % 5 soilik dira emakumeen kirolari buruzkoak, Eusko Jaurlaritzaren txosten baten arabera. Gainera, informazioaren tratamendua "eskasa", "pobrea" eta "desegokia" omen da.

Txostenak ohartarazten du EAEKo egunkarien jarraipenak ez duela islatzen emakumeen kirolaren errealitatea, ez kantitateari ez kalitateari dagokionez, eta normalean albiste horien presentzia "desegokia eta selektiboa" dela, "askotan generoaren estereotipoak indartzen" direlako, "lorpenak gutxietsiz", eta emakumeen "gorputza merkantilizatzen".

Eusko Jaurlaritzaren Kirol eta Gazteria Zuzendaritzak egindako txostena Donostian aurkeztu du gaur Jon Redondo Jaurlaritzaren ordezkariak, eta 2013-2014 denboraldiko lau astetan zortzi egunkari generalista eta bi kirol egunkari aintzat hartuta egin dutela zehaztu du. Hala, 15.316 kirol informazio aztertu dituzte hamar egunkari horietan.

Albiste horietatik guztietatik, % 91,4 gizonezkoen kirolari buruzkoak ziren, % 8,6ean emakumeen kirola aipatzen zen, baina emakumeen kirolari buruzkoak % 4,9 besterik ez ziren.

Tratamendu desegokia

Ikerketan tratamendu desberdinaren adibideak ere aipatzen dira; izan ere, "ohikoa da emakumeen kirolari buruzko informazioetan kirolariei abizena kentzea eta izenarekin soilik aipatzea".

Gainera, sakontasun handiagoko albisteetan "familia, amatasuna edo kontziliazioa etengabe" aipatzen omen dira, elkarrizketetan edo erreportajeetan bereziki, baina sekula ez dira aipatzen gizonezkoen kasuan.

Era berean, "kirolari ezagunen ondoan arropa gutxi edo batere ez" duten emakumeak jartzen dituztela, edo Munduko Txapelketan emakumezko "zale 'ikusgarrien' argazki ugari" zabaldu zituztela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea