Gizartea -

Bizkaian

Eraikin bat hustu dute Trapagaranen, igogailuan pilatutako keagatik

Eraikinaren beheko aldean kokatutako instalazio elektrikoan sutea piztu ostean, igogailuaren hutsunean ke handia pilatu denez, auzokideak bertatik ateratzea erabaki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagarango etxebizitza-eraikin bat jendez hustu dute igande arratsalde honetan. Eraikinaren behealdean den instalazio elektrikoan sutea piztu da, eta, horren ondorioz, igogailuaren hutsunean ke handia pilatu da.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra Luis de Castrejana kalean jazo da, 17:10ak aldera.

Mediku talde bat bertaratu da, eta kea arnasteagatik hiru haur artatu dituzte.  Hala ere, ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trapagaran albisteak