Gizartea -

Gertakaria

Sute batek kalteak egin ditu Berriatuko enpresa batean

05:00ak inguruan izan da sutea, eta, lehen ikerketen arabera, enpresako labeetako batean piztu da. Ez da inor zauritu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da goizaldean Berriatuko Gardotza industrialdeko enpresa batean. Lantegiko makinak kaltetu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

05:00ak inguruan izan da sutea, eta, lehen ikerketen arabera, enpresako labeetako batean piztu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira berehala, eta horiek amatatu dute sua. Ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak Lea-Artibai