Gizartea -

Erreskatea

Gizonezko bat erreskatatu dute Zadorra ibaian, Iruña Okan

Antza denez, gizonezkoa bere ibilgailu barruan zegoen, Zadorra alboan dagoen baratze gune batean, eta urak lur orotakoa harrapatu duenean, sabaira igo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek gizonezko bat erreskatatu dute Zadorra ibaian, Iruña Okan, urak haren ibilgailua harrapatu ondoren. Izan ere, azken egunotan pilatutako euriaren ondorioz, Zadorra ibaiak gainezka egin du hainbat tokitan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, erreskatea A-2622 errepide ondoko baratze gune batean gertatu da, Zadorra ibaiko dorrearen inguruan. Antza denez, gizonezkoa ibilgailu barruan zegoen, Zadorra alboko baratze batean, eta urak lur orotakoa harrapatu duenean, sabaira igo da.

09:20 aldera, suhiltzaileek onik erreskatatu dute gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Ibaiak