Gizartea -

Euri-denboralea

Gizonezko bat hil da Arruazun Arakil ibaira erorita

Bizilagunek batek gizonezkoa uretatik atera du, baina ezbeharraren tokira bertaratutako mediku taldeak ez du lortu biktima suspertzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da arratsalde honetan Arakil ibaira erorita, Arruazun (Nafarroa).

Ezbeharra 18:20 inguruan jazo da. Biktima ibai ertzetik oinez zihoan eta uretara erori da. Bizilagun batek erreskatatzea lortu du, baina Altsasutik bertaratutako mediku taldeak ezin izan du haren bizitza salbatu, erreanimatzen saiatu diren arren.

Polizia Judizialak eta Foruzaingoak ikerketa bat jarri duten abian. Hilotza Nafarroako Lege eta Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Denboraleak bideoak Gizartea bideoak Ekaitzak albisteak Euskal Herriko ibaiak