Gizartea -

Brit Sarietan

Madonnaren erorikoa, Trending Topic Twitterren

Ikuskizuna amaitu eta berehala “ondo” dagoela esan du Instagramen duen kontuan. ‘Living for Love’ single berria abestu du bart Madonnak Erresuma Batuko sari garrantzitsuenak banatzeko ekitaldian.

Madonnaren eroriko ikusgarria, Brit sarietan

00:38

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madonna abeslaria erori egin zen agertokian bart, Brit sariak emateko ekitaldian, eta eroriko horrek orduak eman ditu Twitterren Trending Topic moduan.

‘Living for Love’ single berria abestu zuen Madonnak Erresuma Batuko sari garrantzitsuenak banatzeko ekitaldian. Armaniren kapa beltz luze bat jantzita atera zen Madonna agertokira, eta emanaldiaren aurreneko segundoetan, dantzari batek kapatik tira egin zionean, erori zen “poparen erregina”.

Hala ere, ikuskizunarekin jarraitzeko indarra izan zuen Madonnak, eta emanaldiarekin aurrera egin zuen, ezer gertatu ez balitz bezala.

Emanaldia bukatutakoan, “ondo” dagoela adierazi zuen Instagramen duen kontuan, eta kapa trabatu egin zitzaiola azaldu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko albisteak