Gizartea -

Droneak Parisen

Parisen drone bat gidatu zuten Al Jazirako 3 kazetari askatu dituzte

Fiskaltzak azpimarratu duenez, hiru kazetariek ez daukate 'inolako zerikusirik' azken egunetan Parisen hegan ibili diren dronekin.

Drone bat. Artxiboko irudia: EiTB
Drone bat. Artxiboko irudia: EiTB
Drone bat. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko baso batean drone bat gidatzeagatik atzo arratsaldean atxilotutako Catarreko Al Jazira hedabideko hiru kazetariak goizaldean libre utzi dituzte, Frantziako Fiskaltzako iturriek jakinarazi dutenez.

Fiskaltzaren bozeramaile baten esanetan, hiru kazetariek ez daukate "inolako zerikusirik" azken egunetan Parisko hainbat tokitan ikusi dituzten dronekin.

Bozeramaileak gaineratu duenez, oraingoz ez daukate dron horien pilotuak nor diren jakiteko informaziorik. Hainbat lekukoren arabera, Parisko hainbat gune esanguratsuren gainean egin zuten hegan, hala nola, Eiffel torrea, Bastilla plaza, Concordia plaza eta AEBko enbaxada.

Al Jazirako kazetarietako batek, dronea gidatzen zuenak, datorren astean deklaratzera deitu dute azalpenak emateko.

Parisko aire espazioan kontrol zorrotzak dituzte, izan ere, aireontziek erabat debekatuta dute hegan egitea agintarien baimenik gabe. Debeku horrek dronei ere eragiten die.

Stephane Le Foll Gobernuaren ordezkariak garrantzia kendu zien atzo azken egunetako dronen hegaldiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Frantzia albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Droneak azken ordukoa Kazetaritza azken ordukoa