Gizartea -

Atxiloketa bat Nafarroan

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Ukrainako gatazkan parte hartzeagatik

Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, atxilotuak 2004an joan ziren Ukrainara eta orain dela gutxi itzuli ziren. Guztiak Errusia zaleen aldeko taldeetan aritu dira borrokan.

Atxilotuen argazkiak zabaldu ditu Barne Ministerioak. EFE
Atxilotuen argazkiak zabaldu ditu Barne Ministerioak. EFE
Atxilotuen argazkiak zabaldu ditu Barne Ministerioak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak zortzi soldadu atxilotu ditu DANKO operazioaren baitan, Ukrainako gatazkan parte hartzea egotzita. Barne Ministerio espainiarrak ezagutzera eman duenez, Ukrainatik itzuli ondoren atxilotu dituzte. Antza, Donbass eskualdeko gatazkan parte hartu dute.

Goizeko sei eta erdietan izan dira atxiloketak. Hilketetan parte hartu izana, armak eta lehergaiak izatea eta atzerrian Espainiaren interesen aurkako ekintzak egin izana egotzi diete zortziei.

Espainiako Poliziaren Informazio Bulego Nagusiak gidatu du operazioa, eta erkidego hauetan egin dituzte atxiloketak: Asturias, Katalunia, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa.

Ministerioak jakitera eman duenez, atxilotuak 2004an joan ziren Ukrainara eta orain dela gutxi itzuli ziren. Guztiak Errusia zaleen aldeko taldeetan aritu dira denbora honetan, Luganskeko eta Donetskeko independentziaren alde borrokan.

Ukrainan egon diren bitartean, zortzi atxilotuek hainbat argazki eta informazio zabaldu dute sare sozialetan. Jasotako entrenamenduaren argazkiak, armekin ageri diren argazkiak edota borroka armatuaren aldeko manifestazioetan ageri diren argazkiak zabaldu dituzte.

Ukrainako gatazkan parte hartu duten atzerriko soldatuen aurka Europan egin den lehen polizia operazioa izan da gaurkoa. Operazioak irekita jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina azken orduko Errusia bideoak Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur