Gizartea -

Familia txekea

Pentsiodun edo langabeen familia ugariek jaso ahalko dute laguntza

Bi seme-alaben kargua duten guraso bakarreko familiek ere jaso ahal izango dute laguntza hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak urteko 1.200 euroko kenkari fiskala onartu du bi seme-alaben kargua duten guraso bakarreko familientzako. Pentsiodunek edo langabetuek sustentagutatu eta kideen artean urritasunen bat duten familia ugariek ere jaso ahal izango dute laguntza.

Soraya Saenz de Santamariak presidente ordeak prentsaurrekoan eman ditu ezagutzera laguntza berrien nondik norakoak. Adierazi duenez, ‘familia-txekea’ 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da.

Urritasunen bat duten pertsonak euren kargura dituzten eta langileek sustengantzen dituzten familia ugariek kenkari hori jada jasotzen dutela gogoratu du Saenz de Santamariak. Kenkaria zabaldu egingo da orain, eta pentsiodunek eta langabetuek ere jaso ahal izango dute.

Bi seme-alaben kargua duten guraso bakarreko familiek ere jaso ahal izango dute laguntza hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Ekonomia albisteak Erretirodunak azken ordukoa