Gizartea -

N-634 errepidean

Emakume bat hil da Galdakaon izan den auto istripuan

81 urteko emakumea autoaren barruan harrapatuta geratu da eta erietxean hil da zaurien ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

81 urteko Markinako emakume bat hil da gaur goizean N-634 errepidean, Galdakaon, izan den istripuan. Emakumea autoaren barruan harrapatuta geratu da eta beranduago hil da erietxean.

Goizeko hamarrak inguruan izan da istripua N-634 errepidean, Galdakao parean. Hiru autok, Peugeot 205 batek, Volkswagen Multivan batek eta Mitsubishi Montero batek, elkarren aurka talka egin dute.

Lehen autoa gidatzen ari zen emakumea ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuek ateratzea lortu dute, eta Galdakaoko erietxera eraman dute bizirik. Gutxira hil da zaurien ondorioz.

Ertzaintzak trafikoa zuzendu du istripua izan den lekuan. Goizeko hamaikak eta erdian garbitu dute errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Galdakao berriak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trafiko-istripu hilgarriak