Gizartea -

Santiago Bidea

Onik topatu dituzte Nafarroan galdutako hiru erromesak

Jatorri korearreko hiru lagunak atzo arratsaldetik zeuden galduta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak onik aurkitu ditu atzodanik galduta zeuden hiru erromesak. Korear jatorriko hiru lagunak Donibane Garazitik atera ziren atzo goizean, eta galdu egin ziren Orregarako bidean.

09:30ean topatu dituzte, mendian. Hiru erromesek eurek arratsaldean jakinarazi zioten SOS Nafarroari Santiago Bidean galduta zeudela.

Telefonoz emandako abisuan ez zuten argibide asko ematerik izan, ingelesa apenas hitz egiten zutelako eta kobertura eskasa zutelako.

Abisua jasota, larrialdietako zerbitzuek arratsaldean ekin zieten haiek bilatzeari, baina 00:30ean bertan behera utzi zuten. Ibañetako gaina elurtuta dagoenez, kostata igo dira bertara haiek bilatzeko lanetan aritu diren taldeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Donejakue bidea albisteak