Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea kolpatzeagatik

Erasoa Zaramaga auzoko etxebizitza batean egin zuen gizonak, bikotearen semea aurrean zegoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea kolpatzeagatik, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, bikote bat eztabaidan zegoela eta ume baten negarrak entzuten zirela eta, Udaltzaingoari abisua eman zioten Zaramaga auzoko etxebizitza-eraikin bateko bizilagunek.

Hara heltzean, emakumea eta umea manta baten azpian topatu zituen agenteek, hankaz gora zegoen logela batean. Biktimak kolpeen markak zituen aurpegian eta zauriak gorputzeko hainbat tokitan.

Hori ikusita, agenteek gizonezkoa atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten, emakumeen kontrako indarkeria egotzita. Emakumea etxebizitzan geratu zen, ez baitzuen ospitalera joan nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Matxismoa Zaramaga gaur