Gizartea -

Sexu-erasoa Getxon

Bi gizon atxilotu dituzte Getxon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Erasotzaileak emakumearen zorroa lapurtzen saiatu ziren eta haren bikotekidea kolpatu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Getxon, emakume baten aurkako sexu-erasoan parte hartzea egotzita. Erasotzaileak emakumeak zeraman zorroa lapurtzen saiatu ziren eta emakumearen bikotekidea kolpatu zuten. Ertzaintzak jakitera eman duenez, bigarren gizonezko bat ere inputatu dute aipatu erasoagatik.

Igande goizaldean, 05:00etan, Getxoko Las Mercedes kalean eraso bat izan zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Patruilak bertaratu zirenean, agenteek gizonezko bat aurkitu zuten, lurrean etzanda, bikotekidearekin batera. Zauriak zituzten biek.

Minutu batzuk lehenago, gizonezko batzuek inguratu egin zituztela eta, gizonezkoa kolpatu ondoren, emakumezkoari diru-zorroa lapurtzen saiatu zirela eta ukituak egin zizkiotela esan zieten agenteei.

Patruilak gerturatzen ari zirela ikusita, erasotzaileek ihes egin zuten. Hala ere, agenteek erasotzaileetako bat aurkitu zuten handik gertu, eta atxilotu egin zuten.

Abian jarritako ikerketari esker, beste gizonezko bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak ordu batzuk geroago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Getxo bideoak Bizkaia