Gizartea -

Desagertzea

Getxon desagertu zen gizonaren gorpua aurkitu dute Azkorrin

Asier Martinez da desagertutakoa. Atzo goizean lanera irten zen, baina ez zen lantokira heldu. Senitartekoek salaketa ipini dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean desagertu zen 32 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu du Ertzaintzak Azkorriko hondartzan.

Hondartzan zebilen gizonezko batek Azkorriko harkaitzetan gorpua ikusi eta berehala Ertzaintzari hots egin dio.

Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, gizonezkoa lanera joan zen autoz, baina ez zen lantokira (Zamudioko Parke Teknologikoan dago) heldu.

Heriotzaren nondik norakoak ikertuko ditu orain Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo berriak