Gizartea -

Getxo

Gazte desagertuaren autoa Galeako itsaslabarrean topatu du Ertzaintzak

32 urteko gizonezkoa astelehenean desagertu zen. Haren autoa aurkitu dute jada, baina bera ez zegoen barruan; zapata bat besterik ez zegoen bertan. Hori dela eta, itsasoan bilatzen hasi dira.

Asier Martinez desagertutako gaztea. Argazkia: Desagertuaren familia eta lagunak
Asier Martinez desagertutako gaztea. Argazkia: Desagertuaren familia eta lagunak
Asier Martinez desagertutako gaztea. Argazkia: Desagertuaren familia eta lagunak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean, Getxon (Bizkaia) desagertutako gaztearen autoa Galeako itsaslabarrean aurkitu du Ertzaintzak, 15:00ak aldera. Ibilgailua aurkitu dute, baina desagertua ez zegoen barruan. Autoaren barruan, gaztearen zapata bat besterik ez dute aurkitu. Hori dela eta, bilaketa-lanak itsasoan jarraitzea erabaki dute, baina oraingoz ez dute ezer topatu.

32 urteko gizonezkoa astelehenean desagertu zen. Goizean atera zen etxetik, lanera joateko, baina ez zen lantokira heldu. Zamudion egiten du lan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Getxo Gaurko albisteak Bizkaia