Gizartea -

Lapurdi

Arrantza-ontzi bat harrapatuta gelditu da Donibane Lohizunen

Arrantzaleak onik atera dituzte, baina Bretainiako ontzia ez atzera ez aurrera geratu da bokalean.

Donibane Lohizune, gaur. Argazkia: Franck Dolosor
Donibane Lohizune, gaur. Argazkia: Franck Dolosor
Ziburun hondoa jotako marinelen erreskate ikusgarria

01:03

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrantzontzi bat harrapatuta geratu da, gaur goizaldean, Donibane Lohizuneko bokalean. Bertan zihoazen sei arrantzaleak onik atera dituzte.

Saint Nazaireko (Bretainia) Cinthart ontziak izan du istripua, eta erregaia isurtzeko arriskua da orain kezka, 15.000 litro gasolio baititu erregai-ontzian. Hala ere, Frantziako Itsas Prefekturatik nabarmendu dutenez, "berez ez dago arriskurik, ontzi barruko gasolioa lurrundu egiten baita".

ziburu san juan de luz ontzia barco ITURRIA: FRANCK DOLOSOR

Argazkia: Franck Dolosor

Lehen ikerketen arabera, lemarekin arazoren bat izan dute, eta hondoa lo dute, lurretik oso gertu, itsasgora bete-betean. Frantziako Gobernuko teknikariek azterketa abiatu dute, ontziarekin zer egin erabakitzeko. Prefekturako arduradunen esanetan, azken hitza armadorearena da, betiere, Prefekturaren oniritziarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Arrantza Euskadiko kostaldea albisteak