Gizartea -

N-634 errepidean

Auto-gidari bat zauritu da Elgoibarren, autobus batekin talka eginda

Institutu batera ikasleak zeramatzan autobus batek eta auto batek talka egin dute N-634 errepidean, Elgoibarren. Auto-gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute kotxetik.

Zauritu bat Elgoibarren, auto eta autobus baten arteko talkan

00:34

I. GOMEZ / EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Institutu batera ikasleak zeramatzan autobus batek eta auto batek talka egin dute N-634 errepidean, Elgoibarren, 07:55ean, Ertzaintzak eitb.eus-i azaldutakoaren arabera. Auto-gidaria (25 urtekoa) bakarrik zauritu da.

Ertzaintzak errepidea itxi du bi noranzkoetan, ibilgailuak bertatik kendu eta galtzada garbitu arte, eta minutu batzuk geroago ireki dute. Suhiltzaileek atera behar izan dute auto-gidaria ibilgailutik, eta Mendaroko ospitalera eraman dute, anbulantziaz.

Ibilgailuak eraman eta bidea garbitu bitartean, herrigunetik bideratu dute zirkulazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Elgoibar