Gizartea -

Zirkulazioa

Hil egin da astelehenean Erratzun istripua izan zuen emakumea

Biktimak (66 urtekoa eta Zugarramurdiko bizilaguna) kolpea jaso zuen buruan. Nafarroako Ospitalean hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen gauean Erratzun zirkulazio istripua izan zuen eta oso larri zauritu zen emakumezkoa hil egin zen atzo arratsaldean, Nafarroako Ospitalean.

Foru Gobernuak azaldu duenez, ezbeharra astelehen iluntzean jazo zen, 20:48an, N-121-B errepidearen 56,4. kilometroan, Iparralderako noranzkoan. Biktimaren autoa bidetik atera zen eta harrizko horma bat jo zuen.

Emakumeak (66 urtekoa eta Zugarramurdiko bizilaguna) kolpea jaso zuen buruan, eta, ondorioz, konortea galdu zuen.

Osasun langileek istripua izan zen lekuan bertan artatu zuten, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon