Gizartea -

Uholdeak

Nekazari nafarrek galeren %100a berreskuratzeko laguntza eskatu dute

200 inguru Zaragozara joan dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzaren parean kontzentrazioa egitera, eta ibaia dragatzea ere exijitu dute.

Uholdeak Tuteran. EFE
Uholdeak Tuteran. EFE
Nafarroako nekazariek protesta egin dute Zaragozan

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrehun bat nekazari nafarrek kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (CHE) egoitzaren parean, Zaragozan, Espainiako Gobernuak uholdeengatik emango dizkieten diru-laguntzak galeren % 100a izatea exijitzeko.

Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunak deituta, Ebroko uholdeek kaltetutako 20.000 hektareetako 200 nekazari inguru bertaratu dira, CHEk egin duen lana kritikatzeko, eta "konfederazioa dimisioa" oihukatu dute.

Felix Bariain nekazarien batasuneko presidenteak Xavier de Pedro CHEren presidentearen dimisioa eskatu du, bere kudeaketa "iraingarria" eta "lotsagarria" izan dela iritzita.

Azaldu duenez, uholdeen aurretik, CHEk bazekien ibaia "zikina" zegoela eta ibilgua estutu egin zela. Horren harira, ibaiaren barruko ingurugiroa babesten dutela, baina erribera ez, salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan