Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek emazte ohia eta horren ama hil ditu Landetan

Tarnosen izan da hilketa, eta biktimetako batek Baionako ospitalean egiten zuen lan. Emakumeek jarria zuten salaketa erasotzailearen kontra tratu txarrengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendarmeek 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Landetan, emazte ohia eta horren ama hil dituela aitortu ostean.

Etxebizitzaren barruan 3 urteko haur bat aurkitu du Frantziako Poliziak, hiltzaileak hildako emakumearekin izandako umea, eta hilketen lekuko izan omen da.

Tarnosen izan da hilketa, eta biktimetako batek Baionako ospitalean egiten zuen lan.

Emakumeek jarria zuten salaketa erasotzailearen kontra tratu txarrengatik. Bikotea bereizita zegoen eta, dirudienez, gizonak ez zuen egoera berria onartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian