Gizartea -

Lapurreta

Mutil bati sastada bat eman diote Donostian, lapurreta egiteko

Gazteari autoan zihoanean egin zioten lapurreta. Gaua ospitalean igaro ostean, sendagiria jaso du 20 urteko mutilak.

Erasoa Eustasio Amilibia kalean jazo da. EITB.
Erasoa Eustasio Amilibia kalean jazo da. EITB.
Atzo Donostian erasotako gazteari alta eman diote

00:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, lapurreta egiteko, labankada bat eman zioten hogei urteko mutil donostiarrari sendagiria eman diote ostegun honetan. Ospitaletik irtendakoan, salaketa jarri du.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasoa 16:00etan jazo zen. Gaztea Amara auzoan auto bat gidatzen ari zela, semaforo batean gelditu zenean, beste ibilgailu batean zihoazen lau pertsona gerturatu zitzaizkion, maletategia zabaldu zioten eta maleta bat ostu zuten. Mutila autotik jaitsi zen, eta, orduan, erasotzaileek sastada bat eman zioten albo batean.

Erasoaren ondotik, biktima ospitaleratu egin zuten, baina gaua Donostiako Ospitalean igaro ostean medikuek sendagiria eman diote.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoa EAE albisteak